Gizartea

Olatua paretaren kontra

Olatua paretaren kontra

Mugimendu indartsua eratu da Erriberan, euskararen alde eta zonifikazioaren aurka: Hordago herri ekinbidea. Azken urteetan euskararen alde abian jarritako neurri guztiek, baina, harresi baten kontra talka egin dute, bai administrazioan, bai epaitegietan. Anbizioa eta neurri eraginkorrak galdegin ditu euskalgintzak.

Argako uhandreak

Argako uhandreak

Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen.

Futbolaren poeta paristarrak

Futbolaren poeta paristarrak

Iruñeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean.

Sarea ehuntzeko garaiz

Sarea ehuntzeko garaiz

Klimaren Aldeko Nafarroako Aliantzak klima larrialdiari buruzko "biltzar alternatiboa" antolatu du Iruñean, Egipton COP27 Nazio Batuen Erakundearen biltzarra egiten ari diren bitartean. Sistema aldatzeko beharra erdigunean jarri, eta justizia eskatu du.

Bide bat egiaren eta justiziaren bila

Bide bat egiaren eta justiziaren bila

Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak hogei urte bete ditu. 2002ko azaroan jarri zuten martxan, eta babesa eman zien aurreko hamarkadetan memoria lantzeko ahalegina egin zuten herritarrei. Liburu batean jaso dute bi hamarkadotako bidea.