Nafarroako Gobernuak bertze urrats bat egin du errepresio frankista sufritu zuten maisu-maistren memoria jorratzeko: 'Militancia y represion. La Federación Española de Trabajadores de la Enseñanza (FETE) en Navarra, 1931-1936' argitaratu du. Irakasleen aurkako garbiketa prozesua aztertu du liburuak.
Gizartea
Reyes Berruezo: “Errepresioak kolektibo osoa isilaraztea lortu zuen, izua zabalduz”
Altxamenduak zigortutako irakasleen inguruko ikerketa egiten ari den lantaldeko kide da Berruezo, bai eta argitaratu berri duten liburuaren egile ere, Juan Jose Casanova eta Francisco Javier Emarekin batera.
Kanpaina hasi dute parke eoliko eta fotovoltaiko handien aurka
Ekologistak Martxan-ek dio berriztagarriak garatzeko ereduak "kalte handia" dakarrela. Haize Berriak koordinakundea sortu dute Sacyrrek Iruñerrian dituen proiektuen aurka
Bertzaldeko begiradak
Iruñeko Vaguada zahar etxean hilaren 7an jaso zuten COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia, eta bigarrena 28an hartu bitartean, bisitarik ezin dute jaso. Eremu seguruak sortu dituzte hirian.
Bidean, baina hagitz mantso
Nafarroako 0-3 plataforma 2001. urtean sortu zuten, ziklo hori "duintzeko" asmoz; herrialdeko hezitzaileek protestekin hasi zuten 2020a, baina osasun krisiak mobilizazioak hutsean utzi zituen. Lanean segitu dute, halere, eta gobernuko taldeekin lantalde bat osatzeko zain dira. Bilera dute 15ean.
Ainaren hegaldien arrastoa
Fernando Hualde idazleak eta Joseba Urretabizkaia argazkilariak Erronkaribartik Maulera espartinak egitera joaten ziren emakumeen memoria biltzen duen liburua kaleratu dute.
Etikaren aginduz
'Erreskaterako Gela' izeneko proiektua garatu du Navarro Villoslada institutuko Filosofia sailak, DBHko ikasleekin batera, tratu txarrak jasotako eta abandonatutako katuak eta txakurrak laguntzeko asmoz.
Javier Remirez: “Osasunak bertze edozer elementu baino koska bat gorago egon behar du”
Guztiz ezohiko egoera bati egin behar izan dio aurre Nafarroako Gobernuak 2020an: otsailean lehertu zen koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu du haren jarduera. Urtea amaitzeko "gogoa" duela aitortu du Remirez lehendakariordeak.
Birus batek herrialde osoa irauli zuenekoa
Koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu ditu 2020koak: osasun krisiak otsailaren bukaeran egin zuen eztanda; martxoan konfinamendua ezarri zuten, eta uztailean hasitako bigarren olatuak gaitzaren ondorioak utzi ditu agerian, bere gordinean. Aste hasieran 145 pertsona ziren ospitalean; haietako 22, ZIUan.
Gobernuaren azken neurriek ez dute baretu ostalarien haserrea
Atzotik, tabernek barruan ere har ditzakete bezeroak, baina %30 baino ezin daitezke bete. Ostalariek manifestazioa egin zuten asteburuan, Iruñean. Gobernuak laguntza bereziak onartu ditu