Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabek elkarretaratze batean Iruñeko denda batean jasandako eraso arrazista salatu dute. "Lapurtzat hartu gaituzte ijitoak garelako". Dendako arduradunen eta polizien tratua kritikatu dute. Ijitoen aurkako jarrerak "normalizatzeari" uzteko eskatu dute.
Nafarroa
Yolanda Amador: “Salaketa publikoa beharrezkoa da egoera ikusgai jartzeko”
E. Elizondo
Iruñeko Alde Zaharreko La Majari ijito elkarteko kidea da Yolanda Amador (Iruñea, 1966). Ijitoek euren aurkako zenbait eraso "normalizatu" dituztela azaldu du, eta badela dinamika hori apurtzeko garaia.Ijitoen aurkako bertze eraso bat sal...
Zabalik da Burlatako Emakumeen Etxea
Zenbait emakume Burlatako Emakumeen Etxea eskatzen hasi ziren duela ia hamar urte. Kontent dira etxeak ateak ireki dituelako azkenean. Duela bi aste egin zuten inaugurazio besta
Zaborreko igorlea
Mikel Irure diseinatzaileak 'Hemen goian' izenburuko fanzinea kaleratu du. Zakarrontziaren ondoan aurkitu zuen eskutitz bat ilustrazioekin irudikatu du, risografiaren metodoa erabiliz.
Ikasten segitu nahi dutenen liga
2021. urtearen bukaeran sortu zuten BSR Navarra saskibaloi taldea, desgaitasun fisikoren bat dutenei kirola egiteko aukera eskaintzeko asmoz. Dozena bat jokalarik bat egin dute jada; NUPeko pabiloian entrenatzen dira, Iruñean. Ipar Liga sortu dute, bertze lau talderekin batera, trebatzen jarraitzeko.
Kezkak gora egin du AHTaren obrek ukitutako herrietan
Zenbait alkatek desjabetzeak salatu dituzte. Sustrai Erakuntza fundazioak alegazioak aurkeztu dizkio Castejongo zatiko proiektuari
Dantzaren nazioarteko mapan
Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.
Tradizioaren erritmoan sortzen
Iker Alvarez eta Aitor Urkiza Harribitxi txistulari bikoteak bere lehendabiziko diskoa kaleratu du: 'Deiadar'. Bi musikariek txistua eta beste zenbait musika tresna baliatu dituzte, eta musika tradizional garaikidean oinarritutako lan bat ondu dute.
Auzo bat sortzeko bidean
Iruñeko Zabalguneko Zabalsanche auzo elkarteak ez du bat egin Iruñeko Udalak Gurutzeko plazan lur azpiko aparkaleku bat egiteko duen asmoarekin. Elkarteko kideek urtebete daramate lanean, Zabalguneko auzokideen arteko sarea ehuntzeko.









