BERRIA egunkariak beste pauso garrantzitsu bat eman du irakurleei ahal den zerbitzurik onena emateko, Euskal Herriko kultur ekitaldien agenda berritu baitu bere webgunean. Diseinua eraberritzeaz gain, Berria.eus-en dagoen agendak aukera ematen du bil...
Nafarroa
“Sakontasunez erretratatu nahi nuen zale bakoitza”
Astebete da 'Dardara' zinema aretoetara ailegatu zela. Filmak Berri Txarrak-en azken birako irudiak ditu oinarri, eta zaleak dira protagonista. Lameiro zinemagile iruindarrak zuzendu du.
Biziari eusteko estrategia bat
Tafallako Berdesia elkartea herritar talde batek sortu zuen, 2016an. 130 bazkide baino gehiago ditu egun. Lortu dute ingurumenarekiko beren kezka klima aldaketari aurre egiteko eta iraunkortasuna sustatzeko egitasmo integral bilakatzea: herria inguratuko duen basoa osatzen ari dira, auzolanean.
Jesus Arrizubieta (Tafallako alkatea): “Erakundeon babesa eta baliabideak behar dira aurrera egiteko”
E. Elizondo
Herritarrek sortua da Berdesia elkartea, eta proiektuarekin bat egin dute Tafallako Udalak eta Nafarroako Gobernuak ere. 100.000 euro jasoko ditu egitasmoak aurten. Tafallako alkate Jesus Arrizubietak (Donostia, 1958) gogoz sustatu du.Zer i...
Pandemiari karrikan behatu diotenen lana
Berriemaile Grafikoen Nafarrako Elkarteko kideek pandemiari buruzko erakusketa zabaldu dute Nafarroako Parlamentuko atarian. Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioak iruditan jaso dituzte, COVID-19aren hamaika alderdi jorratuz.
Pareta behera bota arte
Mugimendu feministarentzat egun oro da Martxoaren 8a; asteon, halere, kalea hartu du, birusak baldintzatuta, baina "sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista eta kolonialistaren" horma pitzatzen segitzeko prest eta indarrez.
Konformatu nahi ez zuen belaunaldia
Carmen Izal Garcesek gaztaroan ezagututako Atarrabia bilakatu du idatzi berri duen liburuaren ardatz: familiak eta gizarteak erabakitako bideari ihes egin zioten emakumeak oroitu eta omendu ditu 'Gure gaztaroko urteak' lanean.
Obra hasi, baina “arazoa ez da konpondu”, N-121-A bideko hautetsientzat
Uharte eta Bera arteko 23 alkatek eskatu dute kamioiak errepide horretatik ateratzeko. Ezkaba eta Olabe artean hasi dituzte lanak, 8 milioi euroren sailarekin
Gaixoak ez baitu hobera egin
Nafarroako Osasun Plataformak elkarretaratzea egin du, oinarrizko arreta sendotzeko eskatzeko. Plataformak martxoko asteazkenetarako deitu ditu herritarrak protestara, urrian egin bezala, osasun etxeentzat baliabideak exijitzeko, eta "krisiaren aitzakiarekin" hartutako zenbait neurri salatzeko.