Asteko Gaiak

«Amama: sari hau zuretzat da»

«Amama: sari hau zuretzat da»

Lasai eta irribarretsu agertu da saioak iraun bitartean; saria eskuetan hartu bezain laster, baina, hunkituta dagoela sumatzen zaio aurpegian, eta egin dioten aitortza eskertzeko hitza hartu duenean, ahotsaren bidez egin dio ihes barruko emozioak: «Amamak 100 urte egin ditu, baina gaixo dugu. Hari bidali nahi diot besarkada handi bat; amamaren magalean jaio ginen, baserrian, su...

Euren borrokak zabaltzeko

Euren borrokak zabaltzeko

Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.

Aitona-amonen lezioak

Aitona-amonen lezioak

Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.

Osatzeko bidean laguntzeko

Osatzeko bidean laguntzeko

'Lagun nazazu' programari buruzko jardunaldi bat egin dute Iruñean. 2021etik abian da Nafarroan, eta helburu du sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenak trebatzea, elkarri laguntzeko agente izan daitezen. Profesionalizatzeko beharra aldarrikatu dute.

Beldurraren topografia

Beldurraren topografia

Marta Romanek eta Begoña Pernasek 'Gauez ibiltzeko eskubidea' izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko.

Eskola bat baino askoz gehiago

Eskola bat baino askoz gehiago

Baliteke oraingoa izatea Zigako eskolako azken ikasturtea: zentroko kideek azaldu dute litekeena dela zentroak atea ixtea ekainean, ikasle kopuru nahikoa lortzen ez badu. Nafarroako Gobernuak atzera egin du asteon, ordea, eta eskola ixteko asmorik ez duela erran du Felix Taberna lehendakariordeak.

Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz

Pandemiarik gabe eta bidean segitzeko gogoz

Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihar abiatuko da, Iruritan. Lau final-laurden eta hiru finalaurreko eginen dituzte, abenduaren 2ko finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda osatzeko. 2021ean, Saioa Alkaizak jantzi zuen txapela. Osasun krisiak orduan eragindako ziurgabetasuna bazter utzi dute antolatzaileek.