Nafarroako Gobernuak bertze urrats bat egin du errepresio frankista sufritu zuten maisu-maistren memoria jorratzeko: 'Militancia y represion. La Federación Española de Trabajadores de la Enseñanza (FETE) en Navarra, 1931-1936' argitaratu du. Irakasleen aurkako garbiketa prozesua aztertu du liburuak.
Asteko Gaiak
Bidean, baina hagitz mantso
Nafarroako 0-3 plataforma 2001. urtean sortu zuten, ziklo hori "duintzeko" asmoz; herrialdeko hezitzaileek protestekin hasi zuten 2020a, baina osasun krisiak mobilizazioak hutsean utzi zituen. Lanean segitu dute, halere, eta gobernuko taldeekin lantalde bat osatzeko zain dira. Bilera dute 15ean.
Eskopeten tiramenean
Amaitzear den urtea zorigaiztokoa izan da Pirinioetako hartz arreentzat: hiru hil dituzte apiriletik azarora bitarte. Esloveniatik ekarritako Sarousse emea izan da akabatu duten azkena; Aragoiko (Espainia) ehiztari batek tiroz jo du, uxaldi batean. "Ikerketa zorrotza" eskatu dute Pirinioz bi aldeetako ekologistek.
Hamaika proposamen eta 150.000 euroko saila
Nafarroako Gobernuak 1996an onartu zuen Hartz Arrea Berreskuratzeko Plana, baina berehala utzi zuen bazterrean. Claverina eta Sorita askatu zituztenetik, Ingurumen Departamentuak prest ditu neurri batzuk.
Prebentzioa, birusaren garaian
Gizakia Helburu fundazioko Suspertu programak martxan jarraitu du, osasun krisiak eragindako baldintzetara egokituta. Ikastetxe eta institutuetako tailerrak bertan behera utzi behar izan dituzte, baina 'online' artatu dituzte droga kontsumoarekin arazoak dituzten gazteak eta haien familiak.
Besteen oniritziarekin
Estudes inkestaren azken emaitzek diote hamar gaztetik zazpik edan ohi dutela alkohola. Gizarteak nerabeon kontsumoa "normalizatu" du
Etxeko txoko guztietan
Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta "desagertutzat" jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria.
Ondareari eusteko prest dira
Erreniega inguruko herritarrek plataforma bat sortu dute, salatzeko mendi tontor horren hegoaldeko eta iparraldeko mendi hegaletan parke fotovoltaiko "handiak" egin nahi dituztela. Ingurumen Departamentuko arduradunek erran dute ez dutela ezein proiekturen berri, "ofizialki".
Zigor erantsia, osasunaren izenean
Kartzela barrutik ezagutzen dutenek hitza hartu dute SOSPresoakCOVID-19 sareak antolatutako azken ekitaldian: espetxe barruko egoeraz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea.
Gaitasuna eta eskubidea
Asorna elkarteko kideek keinu hizkuntza aldarrikatu dute komunikaziorako tresna gisa alarma egoeran ere. Salatu dute administrazioak ahozkotasuna lehenetsi duela koronabirusak eragindako osasun krisian, eta ondorioz gorrek autonomia galdu dutela.









