Desgaitasunen bat dutenei arreta emateko eta haien eskubideak bermatzeko legea onartu berri du Nafarroako Parlamentuak. Joxean Crespo Aspaceko kideak prozesuan parte hartu du, erakunde horren izenean.
Elkarrizketa
“Zintzo izan behar duzu, eta argi utzi zer kontatu nahi duzun”
Iñaki Alforja zinemagileak egin du Nafarroako Gobernuak pandemiari buruz abiatutako artxiboa ixteko bideoa. Hamaika dokumental zuzendu ditu, eta bertze anitzetan parte hartu. Jakin-minak mugitu du beti.
“Herri batzuk asko erdaldundu dira; hor egin behar dugu lan”
Kezkak eraman ditu herritarrak Sakanako Euskaltzaleen Sarea osatzera. Erkuden Barandiaran da kideetako bat; nabarmendu du erabileran eta administrazioaren zerbitzuetan eragin nahi dutela.
“Bidean gauza asko gelditu dira, baina pozik nago”
Espainiako Gobernuak 100.000 euroren kalte ordaina ordaindu beharko dio Aingeru Zudaireri. Eskuineko begiko ikusmena galdu zuen 2012. urtean, pilotakada baten ondorioz.
“‘Ero’ hitza entzun orduko, beldurrak agertzen dira”
Eva Poumek 'Vuelo de albatros' dokumentala zuzendu du, Ekhi Huarteren izen bereko poema liburua oinarri hartuta. Astelehenean, Nafarroako Filmotekan erakutsiko dute, 19:00etan.
“Azaldu nahi dugu zergatik ez den pieza sorkuntzaren helburu”
Oskia Ugartek etapa berri bat hasi du Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan: 2016tik, bertze hiru emakumerekin partekatu du erakunde horretako zuzendaritza, baina abuztutik bakarrik da karguan.
“Dena zalantzan jartzeko nahia piztu behar du arteak”
Sakanako Artebide elkarteak antolatutako erakusketa etzi arte ikusi ahal izanen da, herri horretako Iortia kultur etxean. Eskualdeko zenbait artistak egin dute bat Artebiden, saretzeko; Santano da haietako bat.
“Andreengan ez dute sinesten, edo ez dute nahi”
Galiziako Intersección jaialdiak Olatz Ovejero zinemagilearen dokumentala aukeratu du festibalean lantzeko. 'Iruñea, mon amour' izenpean, Maria Luisa Elioren bizitzan jarri du arreta lanak, "merezi baitu", Ovejeroren ustez.
“Esaten zuten Tafallan ez zela egiten euskaraz, eta begira orain”
Bihar eta etzi ospatuko dute aurtengo Nafarroa Oinez, Tafallan. Garces de los Fayos ikastolak hartuko du jaia, laugarrenez. 'Erdian erein' dute leloa; asmoa da euskara aurrerantzean ere loratzea erdialdean.
“Beti azaldu behar da zergatik zauden zu hor, eta ez beste bat”
Udazkena garai bizia izan ohi da argitaletxeentzat. Liburu azokak begien bistara, liburuak bukatu eta aurkeztu dabiltza, jo eta su; uzta jasotzen eta erakusten. Iazko udaberritik editore ari da Uxue Razquin Olazaran.









