Berrogei urte joan dira Hego Euskal Herriak NATOn egoteari ezezkoa eman zionetik. Lehendik ere, Ipar Atlantikoko itunaren eraginpean ziren Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa —Frantziaren kontrolpeko lurralde oro bezala—, Parisek 1946. urtean sinatu baitzuen ituna. Espainia, berriz, 1982an sartu zen NATOn, eta lau urte geroago, bertan jarraitu ala ez bozkatzeko aukera eman zuen Madrilek. Araban,...
Euskal Herria
Adingabeak dituzten bi familia kalean utzi izana leporatu diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari
Negu Gorriak plataformak agerraldia egin du Iruñeko Katakrak liburu dendan, etxerik ez duten bi familiaren egoera salatzeko. Atzerritik iritsi ziren biak Euskal Herrira —Aljeriatik bata eta Marokotik bestea—, eta plataformako kideek adierazi dutenez, kalean lo egin behar izan dute «hotzaldiari aurre egiteko protokoloa indarrean egonagatik ere». Izaskun Matak eta Alba Schiaffimok hartu dute hitza, plataforma osatzen...
UPNk Espainiako Konstituzioa aldatzeko eskatu du, Nafarroa eta EAE batzeko aukera eragozteko
Haren betiko mamua berpiztu du UPNk. Izen itsusia du, baina alderdian izu-ikara eragiten du. Izan ere, Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorrak jasoa du Nafarroak eta EAEk bat egiteko aukera, betiere hala erabakiko balute Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak lehenik eta herritarrek erreferendum bidez gero. Xedapen haren onarpenak sumina piztu zuen UCDko ordezkari nafarren artean 1978 amaieran, eta hilabete geroago...
Hamasei lagun deklaratzera deitu dituzte, Voxen aurkako protesta egitea egotzita
Joan den urteko otsailean gertatu zen: Voxek etorkinen kontrako mezuak zabaltzeko karpak jarri zituen Berriozarren, Noainen (Nafarroa) eta Iruñeko Arrotxapea auzoan, eta Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu zituen. Orduan, eskuin muturreko alderdiak epaitegian salatu zuen «biktima gisa» ez ziotela akziorik eskaini, eta asteon jakinarazi dute dagokion epaileak arrazoia eman diola. Berriz hasi dute prozedura, Naiz-ek...
Iruñeko Udalak laurehun etxebizitza eraikiko ditu NUPen inguruan
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ingurua biziberritzeko plana hasi da itxura hartzen. Iruñeko Udalak gaur eman du dituen asmoen berri: Katalunia hiribidearen iparraldean laurehun etxebizitza inguru eraikitzea —erdiak babes ofizialekoak—, eta, Sadar ibaiaren korridorean, berriz, parke bat egitea. Ostegunetik aurrera prozesu parte hartzaile bat jarriko dute martxan, herritarrek ekarpenak egin ahal izateko. Azalpenak Joxe Abaurrea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako,...
EH Bildu inperiasmoaren aurka eta bakearen alde ariko da apirilaren 5ean, Aberri Egunean
«Herri bat garela, herri guztiek dituzten eskubideak dagozkigula eta libre izan nahi duen nazioa garela aldarrikatuko dugu». Iruñean ospatuko du Aberri Eguna EH Bilduk, apirilaren 5ean. Nazio aitortzaz gainera, Miren Zabaleta koordinatzaile nagusiak eta Joseba Asiron Iruñeko alkateak azaldu dutenez, inperialismoaren erasoak salatu eta «bakearen aldeko mezua» emango dute ere. Koalizioak Iruñeko Alde Zaharrean duen egoitzan eman...
Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoa arduratuko da lobbyen erregistroa egiteaz
Azken koska baino ez da falta. Datorren osteguneko osoko bilkuran, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aurrera aterako dute Gardentasunari buruzko Lege proiektua. Gaur, parlamentuko presidentetza batzordean, gobernuak aurkeztutako lege egitasmoa eztabaidatu dute, eta aurkeztutako 32 zuzenketetatik zortzi onartu dituzte lau taldeek. [articles:2149885] Azaroaren 12an plazaratu zuen lege proiektuaren edukia Nafarroako Gobernuak. Berritasun nagusietako...
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, neska adingabe bat bortxatzeagatik
Nafarroako Auzitegiko 1. atalak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, 2023ko urtarrilean neska adingabe bat bortxatzeagatik Iruñerriko herri batean. Hala ere, ez da espetxera sartuko: zigortua sortzez kolonbiarra da, eta fiskaltzak eta defentsak hitzartu dute kartzelara sarrarazi beharrean kanporatu egingo dutela eta ezingo dela hamar urtean Hego Euskal Herrira edo Espainiara bueltatu. Zigortua neskaren lehengusua...
Cintruenigon kalera aterako dira urteetan eskola jazarpena sufritu zuen adingabe baten heriotza salatzeko
Sara Jimenezek 17 urte zituen, eta bost urtez sufritu zuen jazarpena. 12 urteko haurra zenetik. Cintruenigon bizi zen (Nafarroa), gurasoekin eta anaiarekin batera, eta otsailaren 27an hilik topatu zuten. Senideen arabera, bullying-ak eta ziberjazarpenak bultzatu zuten horretara. La Paz institutuan egin zituen DBHko ikasketak, eta duela bi urte beste ikastetxe batera aldatu zuten, Batxilergoa egiteko. Horrela ere...
Starbucksen salaketa baten harira, deklaratzera deitu dituze Palestinaren aldeko ekintzetan aritutako lau lagun
Starbucks multinazionalak jarritako salaketa baten harira, deklaratzera deitu dituzte Palestinaren aldeko zenbait ekintzatan parte harte duten lau euskal herritar. Iazko urrian Iruñean Palestinaren aldeko mobilizazioak antolatu zituzten hiru herri mugimendutako kide banak jaso dute salaketa: IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak urriaren 2an egindako ikasle grebaren deitzaileak; Palestinarekin Elkartasuna plataformak urriaren 4an antolatutako mobilizazio nazionalaren deitzaileak; eta...









