Euskal Herria

Zurekin Nafarroa koalizioa berriz aurkeztearen alde egin dute bazkideek

Zurekin Nafarroa koalizioa berriz aurkeztearen alde egin dute bazkideek

Datozen urteko foru eta udal hauteskundeetara begira, urrats bat aurrera egin dute Ahal Dugu-k, Ezker Batuak, Batzarrek eta independenteek. «Publikoki adierazten dugu foru hauteskundeetan Zurekin Nafarroa koalizioarekin aurkezteko asmoa dugula». Komunikatu bat argitaratu dute webgunean eta sare sozialetan, eta bertan berresten dute udal bozetan ere batera joateko asmoa dutela. Hiru urte baino gehiago iragan dira...

Nafarroako Kontu Ganbera barruan liskarra sortu du Nafarroako kontuen ikuskaritzak

Nafarroako Kontu Ganbera barruan liskarra sortu du Nafarroako kontuen ikuskaritzak

Ez da oso ohikoa erakunde batek bere burua zuzentzea. Hori egin du berriki Nafarroako Kontu Ganberak. Urteroko azterlanik garrantzitsuena izan ohi da kontu ekonomikoen ikuskaritza, eta 2024ko azterketak talka handia sortu du hori landu duen ikuskatzailearen eta Kontu Ganberaren artean. Desadostasun horren aurrean, UPNk Ignacio Cabeza Kontu Ganberako lehendakariaren premiazko agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan....

Lanbide Heziketa dualaren «ezarpen kaotikoa» kritikatu du gehiengo sindikalak Iruñean

Lanbide Heziketa dualaren «ezarpen kaotikoa» kritikatu du gehiengo sindikalak Iruñean

Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek agerraldia egin dute gaur Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza batzordean, Lanbide Heziketa dualaren ezarpenak eragindako «arazoak» aletzeko. Zehazki, gogorarazi dute Lanbide Heziketako irakasleen %86k duela hilabete salatu zutela modalitate horren «ezarpen kaotikoa», baina ordutik Hezkuntza Departamentuak ez duela «inongo mugimendurik edo keinurik egin» egoera konpontzeko: «Nafarroako Parlamentuak ere mozio bat onartu...

Nafarroako Parlamentuak baztertu egin du Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko eskaera

Nafarroako Parlamentuak baztertu egin du Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko eskaera

Balearretako Parlamentuak Espainiako Konstituzioa moldatzeko egindako proposamena baliatu zuen UPNk testu haren laugarren xedapen iragankorraren gaineko eztabaida berpizteko. Nafarroa eta EAE batzeko aukerari erreparatzen dio xedapen horrek, eta UPNk indargabetu egin nahi du. Hala, xede horrekin zuzenketa bat aurkeztu zuen Espainiako Kongresuan, eta urrats hori babesteko adierazpen instituzional bat sustatu nahi izan du Nafarroako Parlamentuan....

80 urtetik gorako preso bat hil da Iruñeko espetxean

80 urtetik gorako preso bat hil da Iruñeko espetxean

Duela astebete baino gehiago gertatu zen, baina gaur jakinarazi du Nafarroako Salhaketak: 80 urtetik gorako preso bat hil zen Iruñeko espetxean. Bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, espetxean bizkortu zuten eta Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman. Bertan hil zen. Salhaketak martxoaren 9an webgunean idatzi zuen preso baten heriotzari buruzko informazioa heldu zitzailea, baina baieztatu gabe zuten. Gaur baieztatu dute. ...

«Tren sozial eta publikoa» eskatu dute Altsasun

«Tren sozial eta publikoa» eskatu dute Altsasun

Tren Sozialaren Aldeko Plataformak deituta, manifestazioa egin dute Altsasun (Nafarroa), AHTaren txikizioaren aurrean, herritarron trena lelopean, abiadura handiko trenaren egitasmoa salatu eta kontrakarrean tren sozialaren aukera sustatzeko. Suhiltzaileen etxetik abiatu dira, eta plazan amaitu dute ibilbidea, euripean. Bukaera ekitaldian irakurritako agirian, antolatzaileek azaldu dute ez daudela trenaren kontra, ezpada «tren sozialaren alde, gure herriak lotu...

Nafarroako Ahal Dugu-ko ehun militantek alderdia utzi dute, eta Zurekin babestu

Nafarroako Ahal Dugu-ko ehun militantek alderdia utzi dute, eta Zurekin babestu

Nafarroako Ahal Dugu-ko ehun kidek baino gehiagok alderdia utzi dute. Hedabideetara helarazitako ohar batean, azaldu dute alderdia «noraezean» ikusten dutela, eta Zurekin proiektuan lanean jarraitzeko asmoz azaldu dira: «Nafarroa justuago bat lurraldeari lotutako espazio plural, plurinazional eta anitzetatik eraikitzen denaren konbentzimendu osoz» hartu dute erabakia, ez baitute konpartitzen alderdiaren aliantza estrategia. Alderdia utzi duten lagunek...

Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak torturatutako zortzi lagun aitortu ditu biktima gisa

Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak torturatutako zortzi lagun aitortu ditu biktima gisa

Espainiako Estatuaren eta eskuin muturreko taldeen biktimen aitortza iristen ari da tantaka-tantaka, eta norabide horretan egindako azken urratsaren berri eman dute gaur Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak. Egiaren garaia da dinamika osatzen duten bi eragileek jakinarazi dute lurralde hartako gobernuak torturatutako zortzi lagun «giza eskubideen urraketen biktima» gisa aitortu dituela aste honetan. Horiekin, gutxienez...

Gardentasun Legearen erreforma aurrera atera da Nafarroako Parlamentuan

Gardentasun Legearen erreforma aurrera atera da Nafarroako Parlamentuan

Zortzi urte geroago, Nafarroak beste Gardentasun Lege bat izango du. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak euren gehiengoa baliatu dute, eta hainbat aldaketa ezarri dizkiote informazio publikoa jasotzeko eskubidea arautzen duen legeari. Berritasun nagusietako bat da jardun publikoan eragin nahi duten enpresek eta interes taldeek izena eman beharko dutela, eta OANA Jardunbide Egokien...

Asironen arabera, PSNrekin adostutakoen %90 bete du Iruñeko udal gobernuak

Asironen arabera, PSNrekin adostutakoen %90 bete du Iruñeko udal gobernuak

Joseba Asironek 2023ko abenduan hartu zuen bigarren aldiz Iruñeko alkatetza, UPNko Cristina Ibarrolaren kontrako zentsura mozioa aurrera atera ostean. Bada, hura ahalbidetu zuen akordioaren inguruko balantzea egiteko bildu dira gaur EH Bilduko eta PSNko ordezkariak, eta biek ontzat jo dute orain arte egindako bidea. Alkatearen esanetan, itundutakoen %90 bete dute, legealdia amaitzeko urtebete baino gehiago...