Euskal Herria

Lehen mailako arretan hitzordua eskatzeko sistema «irisgarriagoa» abiarazi dute Nafarroan

Lehen mailako arretan hitzordua eskatzeko sistema «irisgarriagoa» abiarazi dute Nafarroan

Gaur arte Nafarroako osasun zentro batzuetan 08:00etan jendetza pilatzen zen «eguneko hitzorduak» eskatzeko. Bada, Osasunbideak jakinarazi du gaurtik aurrera hitzordu horiek sakelako telefono bidez hartzeko aukera dagoela. Eta ez da lehen mailako arretan hitzordua eskatzeko sisteman egin duten berrikuntza bakarra: Osasun Karpetaren algoritmoa aldatu dute eta galdetegi bat gehitu diote. Galdetegi horrek herritarrari adinari, dituen sintomei eta horien iraupenari buruz galdetuko dio,...

Hezkuntza ereduen kudeaketa, gobernua dardararazi duen auzia

Hezkuntza ereduen kudeaketa, gobernua dardararazi duen auzia

Gobernu bazkideen arteko ika-mika soila zirudienak lurrikara politiko handia sortu du Nafarroan, hauteskundeetarako urtebete eskas falta den honetan. Iragan osteguneko eztabaida biziaren ostean, urak bere bidera ekartzeko ahaleginetan ari dira Maria Txibiteren gobernuari eusten dioten taldeak, baina kostako da zauriak ixtea eta birrindutako zubiak berreraikitzea. Ekaitzaren erdi-erdian zera dago: hezkuntza ereduen kudeaketa, eta zerbitzu publikoen «zentraltasuna»...

Israelekin «harreman eta konplizitate mota oro hausteko» eskatu du Yala Nafarroak Iruñean

Israelekin «harreman eta konplizitate mota oro hausteko» eskatu du Yala Nafarroak Iruñean

Duela 78 urte gertatu zen, baina ez da iragana. Nakbaren urteurrena gogoratzeko manifestazioa egin du Yala Nafarroa elkarteak Iruñean, eta, bukaeran, gogoratu dute Israelek ia laurogei urte daramatzala «Palestinako lurrak okupatzen, apartheida praktikatzen eta palestinar herria bere lurraldetik kanporatzen». Sarraskia aspaldi hasita ere, orain ere ari baita gertatzen. «Hizketan ari garen bitartean, Gaza bonbardatzen eta setiatzen...

LABen aldarria Iruñeko kaleetan: «Gimenok ezin du kontseilari izaten jarraitu, ezta egun bakar batez ere»

LABen aldarria Iruñeko kaleetan: «Gimenok ezin du kontseilari izaten jarraitu, ezta egun bakar batez ere»

Aste honetan Nafarroan lehertu den gobernu krisiak erantzule argi bat du, LAB sindikatuaren irudiko: Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria. Hari egotzi diote Hezkuntzaren kalitatearen gainbehera, lan baldintzen okertzea eta sektoreko langileek egun bizi duten ezinegona. Hori dela eta, manifestaziora deitu zuen LABek, Gimeno kanpora lelopean, kontseilariaren dimisioa eskatzeko. «Aurreko ostegunean gertatu zena azken zazpi urteen isla...

Ezkabako gotorlekuan espetxeratutakoak omendu ditu Geroa Baik

Ezkabako gotorlekuan espetxeratutakoak omendu ditu Geroa Baik

Ezkabako gotorlekua memoria demokratikoaren leku izendatzeko plaka duela hilabete eskas jarri zuten eraikin haren hormetako batean, 36ko gerran eta frankismoaren lehen urteetan han preso egon ziren herritarren omenez. Gaur, 1938ko ihesa gogoan, horiek omendu ditu Geroa Baik, «biktima guztien memoria eta aitortza mantentzen laguntzeko asmoz, egia, memoria, justizia eta erreparazioa erdigunean jarrita». Denera, 7.000 lagun...

Nafarroako Gobernuak helegitea jarri dio Valtierrako seme-alabengatiko laguntzen deialdiari, «supremazista» dela iritzita

Nafarroako Gobernuak helegitea jarri dio Valtierrako seme-alabengatiko laguntzen deialdiari, «supremazista» dela iritzita

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak errekurtsoa aurkeztu dio Valtierrako Udalaren seme-alabengatiko laguntzen deialdiari, oinarrietan ezarritako baldintzek «berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioa urratzen» dutelako. Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak adierazi du deialdiak «izaera arrazista, supremazista eta xenofoboa» duela. Izan ere, Valtierrako Udalak argitaratutako deialdiak ezartzen du gutxienez...

«Gimeno horma bat da langileen eta administrazioaren artean»

«Gimeno horma bat da langileen eta administrazioaren artean»

Azken urte eta erdian, lanuzte eta protesta ugari egin dituzte Nafarroako hezkuntza sistemako langileek, lan baldintza hobeak eskatzeko. LAB sindikatuak uste du egoerak ez duela hobera egin, eta manifestazio bat antolatu du eskaera argi bat egiteko: Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak dimisioa eman dezala edo kargutik ken dezatela. Bihar eginen dute protesta, 12:00etan, Iruñeko Basotxotik abiatuta. Hodei...

Ikasgelen auziak arrakala sortu du PSNren eta Geroa Bairen artean

Ikasgelen auziak arrakala sortu du PSNren eta Geroa Bairen artean

Atzoko hausturaren ostean, akordiorik gabe iritsi dira Geroa Bai eta PSN gaurko osoko bilkurara. Alderdi bateko zein besteko iturriek esana zuten, Nafarroako Parlamentuko gaurko bozketa iritsi bitartean, aukera zegoela konponbide bat negoziatzeko. Gaur, askoz uzkurrago agertu dira denak komunikabideen aurrean. Elkarri egotzi diote gertatuakoaren ardura: PSNren esanetan, Geroa Baik onartu egin zuen atzoko akordioa, eta...

Geroa Bairen eta PSNren arteko akordioa txarretsi dute ikastolek: «Bizkarra eman diete gure aldarrikapenei»

Geroa Bairen eta PSNren arteko akordioa txarretsi dute ikastolek: «Bizkarra eman diete gure aldarrikapenei»

Nafarroako ikastolek ez dute begi onez ikusi PSNk eta Geroa Baik gaur iragarritako akordioa. «Ez ditu jasotzen azken asteotan nafar gizarteak eta hezkuntza komunitateak ozen aldarrikatu dituen eskaerak», laburbildu du Oier Sanjurjok, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, gaur arratsaldean egin duten presazko agerraldian. Sanjurjorekin batera, hedabideen aurrean agertu dira NIEko zuzendari Josu Reparaz eta hamar zentrotako...

Ikasgelen auzian oinarrizko akordio bat lortu dute PSNk eta Geroa Bai-k, eta UPNren lege proposamena ez da aurrera aterako

Ikasgelen auzian oinarrizko akordio bat lortu dute PSNk eta Geroa Bai-k, eta UPNren lege proposamena ez da aurrera aterako

Nafarroako ikasgelen auzia hasia da argitzen. PSNk eta Geroa Bai-k iragarri dute akordioa lortu dutela hezkuntza ereduari dagokionez, eta beraz, bidea itxiko diotela UPNk Nafarroako Legebiltzarrean aurkeztutako lege proposamenari. Bi taldeek adostutakoaren arabera, itunpeko ikastetxeek aukera izanen dute ikasgela kopurua moldatzeko, «zentro bakoitzaren eskarira egokitzeko helburuarekin». Hezkuntza publikoaren eta itunpekoaren ratioak parekatzeko aukerari buruz, Nafarroako...