Gureak Egin sortu dute Iruñean: gazteentzako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategi bat da, euskaraz. Datorren urriaren 15ean jarriko dute martxan. Aritz Ibañez dantzariak, Ion Celestino musikariak eta Oier Zuñiga aktoreak osatzen dute lantalde nagusia. Izena emateko epea zabalik da.

Bidea ahalik eta azkarrena hasteko
Alzheimerra duten anitzek ez dakite eritasuna dutenik, eta diagnostiko goiztiar baten faltak zaildu bertzerik ez du egiten hari aurre egiteko prozesua. Afan elkarteko kideek garbi erran dute Nafarroako Parlamentuan: "Baliabideak behar ditugu".

“Gorrak ia ikusezinak dira, gizartea guztiz ahozkoa baita”
Landagain guraso elkarteak komunikazio bimodalaren gaineko ikastaro bat antolatu du berriki, Etxalarren. Larunbatero bilduko dira, abendura arte. Ane Pacheco logopeda da gidari ikastaroan.

Iritzia: Tripetan eramatekoak
Olatz Azpirotz Larzabal
Gure arteko harremanak kontu fisiko bihurtzeko, eta distortsioari eskumenik ez emateko, hamaika hitz ditugu; ordea, hitz horien guztien artean kasualitatea da gehien atsegin duguna. Kontrolatu ezin izan dugun gertaera izan dela ...

Behiak, diskurtsotik kanpo
Zenbait elkarte ekologistak txosten bat zabaldu dute, Caparrosoko makroetxaldea ingurumenean "kalte larria" eragiten ari dela salatzeko. Behien egoerari ez dio aipamenik egin; Nor talde antiespezistak, hain zuzen, gogoeta egiteko eskatu du gizakien eta gizakiz bertzeko animalien arteko harremanari buruz.

Linas Korta: “Haztegietan gertatzen dena erakutsi behar da”
Linas Korta. 'Gurean' dokumentalaren egileak gizakiz bertzeko animalien zapalkuntza zabaltzea eta hari so egitea du xede, bere kameraren bidez. Caparrosoko errealitatearen berri ere emanen du.

“Kanta bat aditzea bezala da Ursula K. Le Guin irakurtzea”
Idazle estatubatuarraren liburu bat euskaraz irakurtzeko aukera dago azkenik: Igela argitaletxearen eskutik, Amaia Apalauzak euskarara itzuli du haren eleberri ezagunenetariko bat: 'Oihan hitzean mundua'.