Itoizko urtegiak kalte egindako udalerriei ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan. 1993an hasi zituzten lanak, eta 2008an burutu zuten betetzeko prozesua. Geroztik, urpean dira eraitsitako zazpi herriak; urtegiak baldintzatuta, berriz, zutik diren bertze zenbait.

“Lordak auzi sozialak lehenetsi zituen; bat egin zuen herriarekin”
Aitor Pescadorrek Francisco Lorda Ioldiren biografia argitaratu berri du, Pamiela argitaletxearekin. Iruñeko Udaleko zinegotzi izan zen Lorda, 1918tik 1923ra aurreneko aldiz, eta 1930etik 1930ra, berriz, bigarren aldiz.

Iritzia: Harritua (tarte baterako)
Lur Albizu Etxetxipia
Harritzeko gaitasuna erauzten ari zaizkigu. Aspalditik, hori bai. Pasa den asteburuan migrante gazte bat topatu zuten, hilik, Irun eta Hendaiaren arteko muga igerian zeharkatzen saiatzen ari zela, itota. Ceutatik etortzen zaizkigu...

Krisia baliatu, eta oinarria sendotu
Pandemiak gogor jo du kulturaren arloa oro har, eta, zehazki, musikarena. Egungo jokalekuak agerian utzi ditu, gainera, sektoreak aurretik zituen arazoak. Halere, zailtasunak aukera bilakatzeko gai izan dira musikariak, teknikariak, enpresak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta bat egin dute Musikaren Nafarroako Elkartean.

Memoria azaleratu, berreskuratzeko
Iñaki Porto argazkilariak orainaldira ekarri ditu errepresio frankistaren ondorioz desagertutako eta fusilatutako 1936ko gerrako biktimen istorioak , 'Desenterrados del olvido' (Ahanzturatik ateratakoak) izeneko proiektuaren bidez.

“GIB diagnostikoen %43 dira berantiarrak, oraindik ere”
Nafarroako GIB eta hies programaren koordinatzailea da Estrella Mikeleiz, otsailetik. Gaitz horren aurka lanean segitzeko beharra jarri du erdigunean, COVID-19aren pandemiaren jokalekuan.

Iritzia: Arazoaren gainean, tiritak
Amets Aranguren Arrieta
Gauza denek bezala, feminismoak ere baditu bere moda boladak eta horietako batean gaude, zalantzarik ez dago. Horren lekuko argi da "reggaetoi feminista" (feminista gehitzen zaion musika estilo horietako beste bat) bezalako esam...