Afan Nafarroako herrietara zabaltzen ari da alzheimerra edo beste dementziaren bat dutenen senideentzako bere laguntza zerbitzua. Zaintzaileen beharrez aritu da Zuriñe Muzkiz psikologoa.

Iritzia: Irudizko lerroak
Nagore Eslaba
Albiste faltsuak identifikatzeak badu bere lana; titularra bistakoa denean, aldiz, azkar harrapa daitezke. Hemen hiru adibide: "Nafarroako Parlamentuak abortatzeko eskubidea hiru eremutan banatu du", "Doako osasun arreta jasotzeko eskubid...

AHTaren lanak eta lur desjabetzeak geldi ditzatela eskatu dute zenbait alkatek
Castejongo, Tafallako, Oltza zendeako, Uharte Arakilgo eta Berriozarko udalburuek manifestu bat sinatu eta aurkeztu dute. Tren sozial eta publiko baten alde egin dute bostek

“Ur konfederazioak gardentasuna zor die herritar guztiei”
Bi proiektuk erdigunean jarri dute Zangoza, azken urteotan; Muga meategiarena da bat, eta Esako urtegia handitzeko lanena bertzea. Herriko alkate gisa jorratu ditu bi gai horiek Lucia Etxegoienek, 2019tik.

Iritzia: Dezagun gutxi, dezagun beti
Olatz Azpirotz Larzabal
Azken egunotan ez hotzak, ez haizeak ez naute uzkurtu, tenperatura leunegiak izan baititugu bat-batean, akaso. Aurreko egunean, batek, ahoan irriño bat lagun zuela, behin bere buruari euskara ez zuela sekula ikasiko zin egin zi...

Elkarlana, konponbidearen bila
Nafarroako hainbat herritako, kontzejutako eta landa garapenerako elkartetako ordezkariek lan saio bat egin dute Iruñean, jendegabetzeari aurre egiteko bideak lantzeko. San Martin Unxeko esperientzia hartu dute oinarri. Nafarroako Gobernuak, gainera, herrien husteari aurre egiteko estrategia aurkeztu du.

Ekobide bat eraikiko dute Aralar eta Urbasa-Andia lotzeko
Etxarri Aranatzen eginen dute, Aritzalkoko basoan. Apirilean hasiko dituzte lanak; sei milioi euroko aurrekontua dute. Helburua da A-10 autobiaren bi aldeetako animalien joan-etorria erraztea



