Juan Larretak esklerosi anizkoitza du; ondorioz, desgaitasunen bat dutenentzako txartela dagokio, haientzat gordetako tokietan aparkatzeko. Sareak baliatzen ditu agerian uzteko leku horiek baimenik gabe erabiltzen dituztenen "kontzientziarik eza".

“Zenbait herritan euskara ez da hain agerian, baina han da”
Hamaika TBko 'Nafar Away' programak Tutera, Lizarrerria eta Tafallaldea izan ditu hizpide, oraingoz. Saioaren lantaldeko kide da Martikorena; dioenez, "pozik" da izandako harrerarekin.

Batera, herri garbi baten alde
Arbizuko bizilagunen eta agintarien nekeak goia jo du, eta urrats bat egin dute aurrera, Agotzaina enpresak herriko ibaira egindako isurketak salatzeko: udalak Nafarroako Gobernura jo du, eta ikerketa jarri dute abian; herritarrek, berriz, Leziza Bizirik plataforma sortu dute, "presioa" egiteko.

Justiziak bat egin du Iguzkitzarekin, eta lizentzia ukatu du lohien plantarako
Arenak 2011n jaso zuen baimena. Iguzkitzako Udalak kendu egin zion, urratsik ez egiteagatik. Erabaki hori berretsi du orain epaile batek

“Maite dut hari batetik tiratu eta gauzak handitzen ikustea”
Lizarraga artista erbesteratuari buruzko erakusketa ondu du Oriak, eta Nafarroako Museoan da ikusgai. Komisario izan da, baina ez ditu alboratu beste proiektuak: FANeko zuzendaria ere bada.

Iritzia: Arma, tiro, pum!
Amets Aranguren Arrieta
Ertzaina ertz zaina zela uste zuela esan zidan lagun batek duela urte batzuk, ertzak zaintzen dituena. Izan zitekeen, baina ez, herri zaina omen. Hemendik gutxira urtebete eginen duen pandemiak dena gelditu eta mantsotu duen hon...