Jose Javier Boulandierrek onartu du aurtengoa "ezohiko" urte bat izan dela; ekainean, lehen aldiz, hamabi su piztu ziren aldi berean herrialdean, eta zenbait herri hustu behar izan zituzten.

Udako suek hondamendia eta izua eragin dute zenbait herritan
Ekainean piztutako suteek 14.500 hektarea kiskali dituzte. Zenbait herri eta Sendaviva hustu behar izan zituzten; zoologikoan, hamabi animalia hil ziren, eta mendietan, milaka

Olatua paretaren kontra
Mugimendu indartsua eratu da Erriberan, euskararen alde eta zonifikazioaren aurka: Hordago herri ekinbidea. Azken urteetan euskararen alde abian jarritako neurri guztiek, baina, harresi baten kontra talka egin dute, bai administrazioan, bai epaitegietan. Anbizioa eta neurri eraginkorrak galdegin ditu euskalgintzak.

Eskuina zatituta, eta gobernuan tentsioa
Lan erreformaren bozketan, Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek UPNren agindua bete ez izanak soka luzea ekarri du, eta barne krisia eragin du alderdian. Gobernu barruan, desadostasunak azaleratu dira Geroa Bairen eta PSNren artean, baina udazkenean egonkortasunaren alde egin dute biek.

Bizitza garestiago, gerrikoa estuago
Herritarrak ekonomiaren gorabeherei so dira. Prezioek goranzko joera izan dute urte osoan, eta bizimodua nabarmen garestitu da. Enpresen arloan, berriz, Volkswagen eta Siemens Gamesa fabrikek piztu dute kezka, besteak beste.

Esku bat, eta zortzi buru txapel bila
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek Irulegiko Eskua aurkitu dute, Arangurenen. Bertsolari Txapelketa Nagusiak finala du etzi, Iruñean

Iritzia: Laurdengutxi
Amets Aranguren Arrieta
Gustatzen zait jakitea urtea nola marrazten duen bakoitzak bere buruan. Data bat ematen diotelarik buruko agendan kontsulta egiten duenean zein irudi duten hilabeteek bere imajinazioan. Nirean egutegiak zirkulu bat marrazten du ...