Aitor Errazkin eta Joxan Elosegi Joxe Mari Ezkerra bertsolariari buruz aritu dira, Beran. Ezkerraren figura eta lana aztertu dute bi ikerlariek, eta XIX. mendeko bertsolari nagusien artean kokatu dute.

“Desgaitasunak azaleratzeko, gizartea eraldatu nahi dugu”
Desgaitasunen bat dutenei arreta emateko eta haien eskubideak bermatzeko legea onartu berri du Nafarroako Parlamentuak. Joxean Crespo Aspaceko kideak prozesuan parte hartu du, erakunde horren izenean.

Iritzia: Boikotak
Lohizune Amatria
Gizatiartzen dituen hori kentzen diegu pertsonei zenbakietara murrizten ditugunean. Baina hain dira numeroak azken bizi arnasaren adierazle honakoan, ezinbestean ekarri behar izan ditudala zenbait. Azken bi hamarkadetan hamar biztanlet...

Futbolaren poeta paristarrak
Iruñeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean.

Musikak bere lekua hartu du
Entseatzeko eta proiektu berriak sortzeko 'Zapatillera' izeneko espazioa sortu du Baztango Musikazaleen Elkarteak, Elbeten. Ateak zabalik ditu, eta taldeak parte hartzera deitu dituzte sustatzaileek.

“Zintzo izan behar duzu, eta argi utzi zer kontatu nahi duzun”
Iñaki Alforja zinemagileak egin du Nafarroako Gobernuak pandemiari buruz abiatutako artxiboa ixteko bideoa. Hamaika dokumental zuzendu ditu, eta bertze anitzetan parte hartu. Jakin-minak mugitu du beti.

Iritzia: Oroimena, harritik azalera
Olatz Azpirotz Larzabal
Askotan, orainaldiari izkin eginez, hausnarkor jarri, eta bizitzaren norabideari buruzko elkarrizketak eta beldurrak izan ohi ditugu, etengabeko jakin nahian, ezjakintasunak batzuetan hesteetaraino izorratzen baikaitu. Hala ere,...

Sententzia alde, errealitatea kontra
Epaileek ebatzi dute Glovoren banatzaileak soldatapekoak direla. Pablo Anton da auzitara jo duten langileetako bat. Ontzat jo du ebazpena, baina salatu du enpresak legea urratzen segitzen duela: "Glovo sortu zutenak epai ditzatela".

“Mahai gainean dago lanuzteak edo greba egiteko aukera”
Glovo etxeak Glovo Express sortu zuen, 'rider'-en legea onartu eta gero. Nafarroan, David Moreno da (CCOO) etxe horretako langileen ordezkaria. Hitzarmen duin bat eskatu du.