Espainiako Poliziak, Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiri horretako Pio XII.aren etorbidea itxi dute Nafarroako Unibertsitatea klinikaren eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren arteko zatian, inguru horretan maleta «susmagarri» bat agertu dela eta. Maleta leherrarazi ostean jakinarazi dute ez zegoela lehergailurik barruan. Foruzaingoak jaso du abisua, gaur goizean, eta, protokoloaren arabera, Espainiako Poliziaren TEDAX-NRBQ taldeko espezialisten esku utzi dute operazioa. Nafarroako...
Euskal Herria
AHTaren kontrako mendi martxa bat antolatu dute Altsasun iganderako
Stop AHT Zundaketak herri mugimenduak salatu du Espainiako Gobernua ez dela garden jokatzen ari abiadura handiko trenaren (AHT) konexioarekin lotuta. Nafarroatik datorren trenbidea euskal Y-arekin nondik lotuko duten erabakitzeko txostena prestatzen ari da Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioa, eta horretarako zundaketak egiten hasi dira. Azpiegitura horren kontrako plataformak jakinarazi duenez, Beasaingo eta Idiazabalgo (Gipuzkoa) zundaketak egin dituzte dagoeneko, baina Nafarroako...
Hileta bat parodiatu du Steilasek, funtzio publikoaren estatutua kritikatzeko
Badirudi, 1993tik lehen aldiz, funtzio publikoko estatutu berria edukitzear dela Nafarroa. Mahai orokorraren bilera eduki zuen atzo Nafarroako Gobernuak, eta estatutuaren kontra bozkatu zuten LABEk eta ELAk. Ez hori bakarrik, lanuzte bat deitu zuten gaurko, eta gaur Steilas sindikatuak bi gauzak kritikatu ditu: estatutua bera, eta haren kontra deitutako lanuztea. Izan ere, argudiatu dute estatutu...
Sare publikoan ere ikasgelak «blindatu» ditzala eskatu dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Itunpeko ikastetxeetako hamalau ikasgela ixteko agindua urtebetez geroratzea adostu zuen Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak iragan astean, UPNk aurkeztutako lege proposamen bati bide emanez —horren alde bozkatu zuten PPk, Voxek eta erregionalistek beraiek; eta abstentziora jo zuten EH Bilduk eta Geroa Baik—. Arau horrek, baina, ez die aipamenik egiten sare publikoko ikastetxeei, eta zenbait eragilek salatu dute hor arrakala...
Nafarroako Gobernuak torturaren beste zortzi biktima aitortu ditu
Nafarroako Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak Espainiako segurtasun indarrek torturatutako beste zortzi lagun aitortu ditu, Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi dutenez. Talde horien datuen arabera, denera 137 biktima aitortu dituzte legea martxan jarri zenetik, eta horietatik 103 torturatu egin zituzten. Gaur jakinarazitako tortura kasuak 1970etik 2009ra bitartekoak dira. Kepa Vales Garcia 1970ean eta...
Iruñeko Erorien Monumentua eraberritzeko proiektu finalistak aurkeztu dituzte
Argitzen hasi da Iruñeko Erorien Monumentua adieraberritzeko bidea. Mausoleo frankista eraldatzeko 21 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara, eta epaimahaiak bi finalista hautatu ditu: Harriak hitz eta Itzaletik argira izenburudunak, hain zuzen. Epaimahaikideek aho batez hartu zuten erabakia, martxoaren 26an eta 27an. Bi proiektu horiei puntuazio gorena eman zieten adituek (94 puntu) lehiaketaren lehen fasean, eta, orain, herritarren esku utziko...
Espainiako Gobernuari 1976ko Gasteizko eta 1978ko sanferminetako krimenen ardura onar dezala eskatu diote
Martxoaren 3ko biktima elkarteak eta 78ko Sanferminak Gogoan taldeak batera ari dira lanean, «falta zaion urrats nagusia» eman dezan Espainiako Gobernuak. Estatua erantzule izenburupean, ekinaldi bat bultzatu dute biek Madrilek bere erantzukizuna onar dezan eskatzeko, bai 1976ko Gasteizko sarraskiaren inguruan bai eta 1978ko sanferminetako hilketaren aurrean ere. Ekinaldiaren berri eman dute gaur Iruñean, Sabino Cuadrak eta...
Euskararen sustapenari buruzko titulazio propio bat izanen du NUPek
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak euskarazko titulazio berri bat eskainiko du heldu den ikasturtetik aurrera. Hizkuntza politiketan aditu izateko titulua izanen da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Euskarabidearen ekimenez sortu dute. Hain zuzen, hitzarmena sinatu dute gaur Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari eta lehendakariordeak, eta Javier Goikoetxeak, NUPeko Irakaskuntzen errektoreordeak,...
Muga meatokiaren inguruko helegiteak tramitera onartu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak
Bataila judiziala ez da amaitu. Geoalcali enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Muga meatokiaren inguruan enpresak berak eta espedienteak tramitatzen dituzten hiru gobernuek aurkeztutako kasazio helegiteak. «Oso pauso esanguratsua da», adierazi du Carles Aleman Geoalcaliko egungo presidenteak. [articles:1298253] Geoalcali enpresaren Muga meategi proiektuak 2024ko uztailaren 1ean sinatu zuten Espainiako, Nafarroako...
«PSNk UPN babes dezan, PSOEren estrategia aldaketa bat behar da»
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, panorama irekirik ikusten du Ricardo Feliuk (1972, Sabadell, Herrialde Katalanak). Azken txanpa luze horri begira, errepasoa egin du eragilez eragile. Urtebete gelditzen da Nafarroako hauteskundeetarako. Zer giltzarri daude? Tentsioa handituko al da? Hiruko gobernu honetan, alderdi bakoitzak nondik norako bereziak eta barne tentsioak ditu. Horregatik, tradizionalki, legealdiko azken urtean diferentziak...








