Atzotik, tabernek barruan ere har ditzakete bezeroak, baina %30 baino ezin daitezke bete. Ostalariek manifestazioa egin zuten asteburuan, Iruñean. Gobernuak laguntza bereziak onartu ditu

Langileak kalera atera dira Agoitzen eta Castejonen, lanpostuen alde
Gamesak abuztuan itxi zuen Agoizko egoitza, baina berriz irekitzeko aukera aztertzen ari dira. Castejongo Trenasak, berriz, urtarrilera arte geldiarazi du itxiera

Moldatu eta aurrera egin
Krisiak gogor jo du kulturaren esparrua; artisten agendak hutsik gelditu ziren hasieran, konfinamenduarekin, eta beren jarduera segurua dela aldarrikatzeko lan egin behar izan dute gero. Kulturaren arloko hamaika lanpostu gelditu dira airean; erakundeen babesa eskatu du sektoreak.

Iritzia: Zuzendariari gutuna
Amets Aranguren Arrieta
Aurten ez dut serie bat bera ere ikusi. Ingurura begiratzearekin, aski. Egia esan, ez naiz inoiz seriezalea izan. Onerako eta txarrerako. Konpromiso batzuei eutsi eta beste batzuei ihes egiten uzteko urtea izan da 2020a. Urte be...

“Mendeurreneko kapitaina izateak harro sentiarazi nau”
Gorritxoek ezin izan dute nahi bezala ospatu klubaren mendeurrena, eta pena hori betiko geratu zaio kapitainari. Zaleen babesa berriz sentitzeko irrikan dira, taldeak Sadarren falta duelako.

Iritzia: Atzo ginena ez gara gaur
Olatz Azpirotz Larzabal
Azkenean heldu da abenduak berarekin dakarren urtearen amaiera. Hala ere, ohitura den gisa, urteko ondorioak ateratzerakoan modu zehatz zein orokorrean aitortu beharra daukagu: 2020. urteari, 12 hilabete hauetan, belaunaldietan ...

Eskopeten tiramenean
Amaitzear den urtea zorigaiztokoa izan da Pirinioetako hartz arreentzat: hiru hil dituzte apiriletik azarora bitarte. Esloveniatik ekarritako Sarousse emea izan da akabatu duten azkena; Aragoiko (Espainia) ehiztari batek tiroz jo du, uxaldi batean. "Ikerketa zorrotza" eskatu dute Pirinioz bi aldeetako ekologistek.

Hamaika proposamen eta 150.000 euroko saila
Nafarroako Gobernuak 1996an onartu zuen Hartz Arrea Berreskuratzeko Plana, baina berehala utzi zuen bazterrean. Claverina eta Sorita askatu zituztenetik, Ingurumen Departamentuak prest ditu neurri batzuk.

Neguak badu bere jaialdia
Santas Pascuas elkarteak bosgarrenez antolatu du Eguberrietako musika ziklo zabala, 'Santas Pascuas' deitua: abenduaren 25etik urtarrilaren 9ra izanen da; Iruñean eta Tuteran eginen dituzte kontzertuak.

Istripu batean zer egin ikasteko aholkuak
Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeak triptiko bat prestatu eta banatu du, ezbehar bat duten mendizaleei oinarrizko jarraibideak azaltzeko. Nabarmendu dute arriskuak gora egin duela, gero eta jende gehiago dabilelako mendian.