Oskia Ugartek etapa berri bat hasi du Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan: 2016tik, bertze hiru emakumerekin partekatu du erakunde horretako zuzendaritza, baina abuztutik bakarrik da karguan.

Iritzia: Izateko ezinak egiten gaitu
Olatz Azpirotz Larzabal
Azken urteotan bereziki, izena duena badela sobran ikasi eta entzun dugu. Esaera horrek bizidunei keinu egiten diola antzematea erraza da, izatearen eskumena oro har bizidunei soilik esleitzen diegulako; ordea, bizigabeei eta el...

Isiltasunaren horma hautsi duten eskuak
Jon Abrilek 'Isildutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian' argitaratu berri du. 'Neskatoak' dokumentalaren bidez ezagutu zuen errealitate bat hartu du abiapuntu, eta, neskame aritu zirenen testigantzekin batera, bertze zenbait lan arlotako emakume langileenak ere bildu ditu kazetariak.

Abesbatzen musikak Nafarroa hartuko du
Nafarroako Ganbera Abesbatzak Malie fundazioa sortu du; zenbait kontzertu eginen ditu. Nafarroako Abesbatzen Federazioak, berriz, nazioarteko jaialdia antolatu du; azaroaren 5era bitarte eginen dute

“Dena zalantzan jartzeko nahia piztu behar du arteak”
Sakanako Artebide elkarteak antolatutako erakusketa etzi arte ikusi ahal izanen da, herri horretako Iortia kultur etxean. Eskualdeko zenbait artistak egin dute bat Artebiden, saretzeko; Santano da haietako bat.

Iritzia: Oztopoen gainetik
Bidatz Villanueva Etxague
Euskararen Nafarroako kale erabileraren datuen arabera, neurketa egin den 32 urteotan ez dira portzentajeak nabarmen aldatu. Gorabeherak izan dira, baina oro har, eutsi egin zaio. Azken bost urteotan ezagutzak gora egin arren,...

Feminista eta antipunitibista
Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak justizia patriarkala jorratu du bere jardunaldietan, Iruñean. Adituek agerian utzi dute egungo sistemak indarkeria patriarkalaren logika betikotzen duela. Genero ikuspuntua jasoko duen justizia errestauratibo baten alde egin dute.

Aurretiazko borondateen agiria osatzera deitu dituzte herritarrak
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak kanpaina bat egin du bizi testamentua sustatzeko asmoz. Ia 14.100 agiri erregistratu dituzte herrialdean, 2003tik uztailera bitarte