Nafarroako Gobernuak martxan jarri ditu Artziko Jauregia zaharberritzeko lanak. Madrilek egin behar zituen berez, Itoizko urtegiak eragindako kaltearen ordainean.

“Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek”
Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.

Iritzia: Guztion suak
Bidatz Villanueva Etxague
Zizur Nagusitik Garesera egunero egiten dudan ibilbidean erdiragarria da inguruan gelditzen diren paisaiak kiskalita ikustea. Inoiz ez dut hain gertutik bizi izan halako suterik, eta ondoan gertatzen denean, edozein gertakizun...

Isiltasun anitz urratzeko
Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat antolatu du suizidioaren auziaz hitz egiteko eta gaia erdigunean jartzeko. Tuteran egin dute lehenengoa, eta azarora bitarte bertze bost izanen dira, Lizarran, Elizondon, Zangozan, Tafallan eta Iruñean.

“Bizitzak ez luke zentzurik amaituko dela jakin gabe”
Heriotza, dolua, oroimina, maitasuna eta beste landu ditu Oier Zuñiga artistak 'Eresia' obran. Urte hasieran taularatu zuen aurrenekoz, eta, dozenaka emanaldiren ondotik, etxe ondoan ariko da orain. Gaur, Tafallan; urrian, Iruñean.

Iritzia: Sorbalda gainetik begira
Amets Aranguren Arrieta
Kuadrillako batek etxea du Iruñetik hego-ekialdera dagoen 30 biztanle erroldatuko herri txiki batean. Autoz, hogei minutu inguru. Asteburuan jaiak zirela-eta, kuadrillakoak joateko gonbita egin zigun abuztu bukaerako asteburu ...

Paretek pintura nahi dute
Margoek hartu dute Uharte, berriz ere: Cantamañanas arte urbanoko jaialdia egin dute, hemeretzigarrenez. Herri osoa bilakatu da grafiti eta mural egileen euskarri, jaialdia lehenengoz egin zutenetik. Artiston lanak 65 mural inguruko ibilbidea osatu du herrian.